1899

Axeriyak, ipuiya. Rosario Artola, Euskal-Erria. Egileak asmatutako alegia neoklasikoa, nolabait, neurriz eta errimaz emana. Ipuin hau sailtxo baten aurrena izan…

Axeriyak, ipuiya. Rosario Artola, Euskal-Erria. Egileak asmatutako alegia neoklasikoa, nolabait, neurriz eta errimaz emana. Ipuin hau sailtxo baten aurrena izan zen: Bi txoriyak, Bi saguak, Katu zarra ta gaztia, Astoa ta otsoa… 

Pedro Migel Urruzunok Ijitoen ezkontza eta konjuroa argitaratu zuen Euskalzale aldizkarian. Ipuingintza kostunbristan garrantzi berezia hartuko zuen ijito edo buhame pikaro atseginaren pertsonaiak Urruzunori esker. Teknika aldetik, hainbat ipuinlari eta artikulugile hartzen hasiak ziren elkarrizketa bitarteko kontagintzan abiatu zen, narratzaile gisa erakutsi zituen dohainak garatu gabe. Umore xaloa eta moralkeriak bideratutako planteamenduak.