1914

Euzkel Ipuñak. Argitaldu ditu Bilbaoko Eusko Gaztediak umientzako ipuin txikiak. Zazpi dira, bakotxa idaztino edo liburu txiki baten, bere irudi…

Euzkel Ipuñak. Argitaldu ditu Bilbaoko Eusko Gaztediak umientzako ipuin txikiak. Zazpi dira, bakotxa idaztino edo liburu txiki baten, bere irudi edo santo eta guzti. Oso egokiak dira umientzako, garbiak eta irakaste ona daukenak, euskera errazian. Txakur txiki baten saltzen da bakotxa. Bizkaieraz batzuk eta bestiak gipuzkeraz dagoz. Umieri saritzat emoteko halagalakuak dira. Zein pozarren irakurriko dabezan! Euzkadi, 1914.08.04