1966

Umeentzako kontuak. Martin Ugalde. Itxaropena. “Gaur gauden bezela, ikastolarik gabe, gure umea euskeldun osoa egin nahi badegu, umearen buru eta…

Umeentzako kontuak. Martin Ugalde. Itxaropena. “Gaur gauden bezela, ikastolarik gabe, gure umea euskeldun osoa egin nahi badegu, umearen buru eta irudimen edo imajinazioko bide zabalak ere euskeraz etxean erabili beharrean gara”.

Abarrak. Bustintza’tar E. (Kirikiño). Graficas Bilbao. Aita Onaindiaren argitalpena, Abarrak, Bigarren abarrak eta Ibaizabal aldizkarian Euskera, Jakingarriak, Olerkiak, Izkirimiriak eta Albistak ataletan Kirikiñok idatzitakoak osorik emanez.

Juan Antonio Letamendia apaiz gazteak Arrasaten antolaturiko ipuin lehiaketa irabazi zuen Edurne Zuri eta zazpi ipotxak lanarekin. Urte honetan bertan Gerediaga-Euskaltzaindiak antolatutako Kirikiño ipuin saria eskuratu zuen Joxe Proletario lanarekin. Epai-mahaia: Antonio Arrue, Juan San Martin, Alfontso Irigoien.