1982

Aldjezairia askatuta, Txomin Peillen. Hordago. Bigarren edizio bat Txalapartak 2013an, Joseba Sarrionandiaren hitzaurrearekin. “Denboraren distantziarekin argi ikusten denez, Txominek bere…

Aldjezairia askatuta, Txomin Peillen. Hordago. Bigarren edizio bat Txalapartak 2013an, Joseba Sarrionandiaren hitzaurrearekin. “Denboraren distantziarekin argi ikusten denez, Txominek bere kontribuzioa egin zuen ipuin bilduma honekin euskarari literatura onik eman gabe hiltzeko posibilitatea ukatzeko”.

Altxorra eta altximia, Txomin Peillen. Hordago.

Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena, Bernardo Atxaga. Irun Hiria literatur sariak bilduma.

Psycho-killer, Xabier Montoia. Susa literatur zigilu berriaren lehen argitalpena.

Narrazti ozena, Pako Aristi. Azpeitiko Udala. Ramon Etxezarretaren sarrera. “Literaturaren eta hizkuntzaren indartze eta bizkortzeari ekin nahi izan diogu eta ekin diogu, maila apalenetik gainera: geure herri eta bere inguruetatik, handikerian erortzeko tentaziorik gabe, agian gure herritik kanpora atera gabe aurkitu baiezakegu kulturarik garrantzitsuena”.