1984

Mantal urdina, Martin Ugalde. Erein. Sei ipuin berri, egileak hainbat urte isilean eman ondoren. Itzalak, Jose Antonio Mujika. Elkar. Narratzaile…

Mantal urdina, Martin Ugalde. Erein. Sei ipuin berri, egileak hainbat urte isilean eman ondoren.

Itzalak, Jose Antonio Mujika. Elkar. Narratzaile handi baten bilduma gaien lanketaz, egitura ausartaz eta hizkera zehatz sendoaz.

Kosmodromo, ipuin bilduma, Txillardegi. Haranburu Editor. “Ahantzita neuzkan neure ipuinak, hauetako batzu oso aspaldian izkiriatuz geroztik ezta behin ere berrikusiak ez nituelako. Eta beste batzu, berriz, inoiz argitara ez emanik, paper zaharren artean hautsez beterik amairik gabeko lozorroan zeudelako”.

Nola Kursaal berria suntsitu zuten, Patri Urkizu. Elkar.

Ipuin beltzak, Xabier ArzelusEuskaltzaindia. Gertaleku eta istorio fantastikoak umore beltzean eta “oinarrizko euskara” zeritzan hizkeran emanak 1977-78 urteetan Punto y Hora de Euskalerria aldizkarian. “Imanol Berriatua euskara arloko laguntzaile zenez, bera izan nuen ipuin hauen zuzentzaile, bai eta animatzaile, hain beharrezkotzat jotzen baitzituen maila arruntean idatzitako euskal lanak. Fraidea beti fraide, Imanolek idazti hauek Iralako bere komentuan zuzentzen zituenean, noizbehinka “zentsura” ezartzen zien lantxo hauei, bere eritziz sexu arloan “ausartiegiak” omen ziren esaldi inozo batzuk han eta hemen ezabatuz”.

Hamabost istorio Aizkorpeko, Pio Berasategi. Elkar. “Lehendik ere Joxe Miel Barandiaran eta Jose Mari Satrustegik jorratua duten alorra dugu hauxe, baina Berasategik aldaketa nabaria ezarri du: ahoz aho beregana heldutako elezaharrak oinarritzat harturik, berak nahi tamainan eta legean moldatu eta indarberritu ditu ipui berriak sortuz”. Iñaki Kaminoren kritikatik.

Urte guztiak dira diferente. Narratiba 1984. Susa. Mikel Antza, Roman Utrex, Xabier Mendigurenowicz, Pello Lizarralde, Iñaki Uria, Gorka Setien, Iñaki Iñurrieta, Eneko Olasagasti.

Ipuin Bilduma. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. Irun Hiria Literatur Sarietara aurkeztuak: Jose Antonio Mujika, Luis Haranburu Altuna, Fernando Artola, Iñaki Zubeldia, Josemari Velez de Mendizabal, Pio Berasategi, Arrate Ibargutxi.

Donostiako Hiria III. Haranburu Editor. Bernardo Atxaga, Jokin Ansorena, Mariasun Ganboa, Mikel Antza, Iñaki Ugarteburu, Inazio Mujika.

Tene Lehiaketa sortu zuen Debako Udalak Tene Mujika idazlearen oroigarri eta ipuinaren suspergarri. Saiakerak idazteko beka bihurtu zuten 2005ean.

Aurrerapen ikaragarria eman du euskal ipuingintzak. Xabier E.ren artikulua urtarrilaren 29ko Argia-n: “Joan den Durangoko Azoka ipuinaren azoka izan da:  Sarrionandiaren Narrazioak, Jimuren Dudular, Laura Mintegiren Ilusioaren odaina, Mikel Hdez. Abaituaren Panpinen erreinua, Mario Onaindiaren Gau ipuinak eta Josu Landa eta Joxemi Zumalaberen artean egindako Ipurtargi Beltza. Sei liburu hauek badauzkate antzeko zenbait elementu elkarren artean, maila handia, teknika modernoak, ustegabeko bukerak”.