1988

Malintxearen gerizpean, Amaia Lasa Alegria. Pamiela. “Bere obrarekin lortzen duen hurbiltasuna bizipen sendoei zor zaie. Ez dugu lan hau antolamendu…

Malintxearen gerizpean, Amaia Lasa Alegria. Pamiela. “Bere obrarekin lortzen duen hurbiltasuna bizipen sendoei zor zaie. Ez dugu lan hau antolamendu intelektual hotza, egileak sakonki  bizitakoa baizik. Amaia ez da ikusle hutsa, ez egunerokoan ez literaturan. Atxiki egiten da, esku hartzen du, buru ematen du… horretatik idatziaren indarra. Bere lana kritikoa da, ez da errazera lerratzen”. Mariana Young Blanco poeta nikaraguarraren sarreratik.

Gertakariei begira, Juan Luis Zabala. Elkar. Xabier Mendigurenen sarrerarekin. “Hemengo ipuinotako pertsonaiek ez dute historiarik; ez dakigu nondik datozen eta nora doazen, eta bere ekintzen zergatia bilatu nahi eta ezinean kausi dezakegu geure burua, bere jokaerak ulergaitz egingo zaizkigu, edo —batzuetan— zergatik ez dakigula gureak balira bezala sentituko ditugu”.