1990

Ifar aldeko orduak, Joseba Sarrionandia. “Joseba Sorrionandiak sinatu zuen behiolako liburu hartan berak esan zuenez, geuk idatzi behar genuke, inork…

Ifar aldeko orduak, Joseba Sarrionandia. “Joseba Sorrionandiak sinatu zuen behiolako liburu hartan berak esan zuenez, geuk idatzi behar genuke, inork egin ezik, irakurri nahi ditugun liburuak. Zorionez, Joseba Sarriononandiak idatzi du nik irakurri guratako liburua”. Edorta Jimenez.

Bihotza golkoan, Martin Ugalde. Erein.

Bilbao Hiria ipuinak, Joseba Sarrionandia, Joxemari Iturralde, Eusebio Erkiaga, Jose Ramon Zabala, Pako Aristi, Jose Antonio Martinez Fuentes, Martin Ugalde, Edorta Jimenez, Imanol Goienaga. Bilboko Udala. Lehiaketaren hamargarren urteurrena ospatzearren (“Lehiaketa honetako zortzigarren ediziorako deialdia egitear dagoelarik heldutasunera iritsi dela baiezta dezakegu”) artean egindako zazpi deialdietan saritu ipuin guztien bilduma, lehen edizioan sutara botatakoak barne. “Bidegabeki suntsitu ziren ale haien ordainean ere, Kultura eta Turismo Sail honek egindako deialdi guztietako Ohorezko Taula osatzen duten kontakizunok ahantzirik ez egon, gogoratu eta ezagutu ez dutenei aukera berri bat eskaini nahian”. Mikel Ortiz de Arratia alkateordearen sarreratik (PNV).