Berri xaharrak

Escualdun laborarien almanaca, 1848

Bi gizon elgarren adixkideak gertatu ziren gau batez ostatu berean eta etzan ziren ohe berean. Gauaren erdian batek bertzeari erraten dio:

— Lo hago ala atzarria hiz?

Bertzeak:

— Zer nahi duk gero?

— O, bihar merkaturat joaiteko nahi nikek presta bahitzadat hirur bost liberako.

— Lo nagok.

— Nondik hago lo, eleketa ari hiz eta?

— Ametsetarik ari nuk.

* * *

Gizon bat zahartua, makurtua, makilaren gainean doi-doia zabilan. Egun batez bidean harri mutur bat jorik erori zen, eta ezin jaikiz ainitz penatu zen. Berehala joan zen herriko erretoragana, eta erran zion:

— Jauna, mendietan eta erreketan banindabilan, nonahi eroriagatik zaluki jaikitzen nintzen. Egun erori niz eta ezin jaiki bat ene baitan kausitu dut. Jauna, naski airetikako zerbait dudala naski, zuregana heldu niz ebanjelioak on nuzkenez.

Erretorak erran zion:

— Ez, gizon maitea; ez duzu airetik, lurretik duzu. Lurrak beti eta gehiago maite zaitu, eta hortakotz bereganat tiratzen zitu.

* * *

Gizon estranjer bat egon zen zenbait denbora Eskual Herrian, eta gero joan zen Pariserat. Zenbait urteren buruan euskualdun haren ezagun bat joan zitzaion bisitara. Lebenbikiko konplimenduen ondotik paristarrak erraten dio gure eskualdunari:

— Errazu, bada Eskual Herrian beti ero ainitz?

Bertzeak ihardesten dio:

— Bada beti zerbait, baina ez zu han zinitugunean bezenbat.

* * *

Otso batek zamari bat kausitu zuen bere bidean, eta galdegin zion:

— Nola duza ikena ?

Zaldiak erraten dio:

— Irakur zazu, ene zango zolan izkiribatua da.

Eta alxatzen du zangoa. Ferratua zen. Otsoak hurbilzen du burua, eta horra non zaldiak uztar batez hortzak hausten daizkola, jo eta aurtikitzen du.