Aizkora eta kirtena

Ipuyac. Baroja, 1842

Egurgile bat sorta egitera
joan zan basoan barrena,
eta bidean galdu zitzaion
aizkoratikan kirtena.

Sorta egiteko beste berri bat
egin nahirik aizkorari,
gaia eskatzen hasi zitzaien
han zan arbol bakoitzari.

Inork ez zion gairik eman nahi,
eta arteak bakarrik
adar mehetxo bat eskeini zion
gaixo hartaz kupiturik.

Kirten berria egin ondoren
sartzen dio aizkorari,
eta kolpeka hasitzen zaio
arte harixe berari.

Hau ikusita hasten dirade
zumarrak eta lizarrak
arte onaren kontra egiten
oihu eta deadarrak:

«Asto handia —esaten die—,
ez al hekien oraindik
egurgileak bizi dirala
guk galtzen degun bizitik?

Horra zer esker ematen dian,
orain hasi dek igandik,
sarri ez geatzik bat bakarrikan
basoan utziko zutik.

Hiri bakarrik egin bazian,
tontotzar horri, kaltea,
ezer ez huen; baina guretzat
ez dek izango hobea».

Bere etsaiari eman badio
noizbait norbaitek eskua,
lehen edo gero ikusiko du
galdurik bere burua.