1878

Revista Euskara, Iruñea. Hilabetekeria. “Nafarroko ume zenbaitek, elkar aditurik, eragin dute bilgura bat, Nafarroko Euskarazko Elkargoa izendatzen dena. (…) Euskarazko…

Revista Euskara, Iruñea. Hilabetekeria. “Nafarroko ume zenbaitek, elkar aditurik, eragin dute bilgura bat, Nafarroko Euskarazko Elkargoa izendatzen dena. (…) Euskarazko Elkargoaren asmoak dire gordetzea, galtzera utzi gabe, eta hedatzea ahal daiteken guztian, euskarazko mintzairea, ongi ezagutzea gure aurrekoak hizkuntza eder honekin erran eta egin dituzten gauza on guztiak, ahalik ongiena ikastea nola denbora guzietan bere indarte eta lege jakintsuekin harritu zituzten bazter guziak, bizkitartean ohitura garbiak beren lan, egiteko eta kantuetan erakusten zutela, eta azkenean Euskal Herrien onak ahalegin guztiaz hobeagotzea”. Asmoa gauzatzeko ildoa, lehen idatzian dator: Campionen Orreaga. Azken karlistadaren porrotaren ondo lehen irrintzi honek eragin handia izan zuen Euskal Herri osoan, hegoaldean bereziki. Aldizkariak 1883 arte iraun zuen.