1879

Almanaka berria edo Egunaria, ilhabete gucietako demboraren indicacionearekin eta bertce asco erran zahar, ticho eta ischtoriorekin. Baionan, Lepes ahizpen imprimerian….

Almanaka berria edo Egunaria, ilhabete gucietako demboraren indicacionearekin eta bertce asco erran zahar, ticho eta ischtoriorekin. Baionan, Lepes ahizpen imprimerian. Egun mikroipuina esaten dioguna egutegiek ekarri zuten, orrialde gutxiko koaderno antzeko haietan irakurgarri labur atseginak behar zituztenez: “Itsasuar gizon batek, etxera zoalarik ilunabar batez, kausitzen du bere auzo bat bide baztearrean etzana, mozkorra eta lo. Jauna, hargatik —egiten du bere baitan—, eta hi ere, heldu den igande arratsean, hola-hola kausituko hautela!”. Ezin konta ahala ixtorio emango zizkiguten gerora orritxo kengarriz osatutako egutegiek.