1886

Kontuchoak, Bitoriano Iraola. Pozo y Cia. Fikziozko gure lehen ipuin liburua dela esan genezake, eta iduri luke horixe markatu nahi…

Kontuchoak, Bitoriano Iraola. Pozo y Cia. Fikziozko gure lehen ipuin liburua dela esan genezake, eta iduri luke horixe markatu nahi izan zuela egileak tituluan: kontu hautatu zuen lana izendatzeko, eta ez Bizenta Mogelek eta Paskual Iturriagak erabilitako ipui. Antzinako kontakizunen izendapena zelako ipuina? Folklorea eta fikzioa bereizte alde? Bestetik, kontuok bertsotan emanak dira, hitz neurtutan, alegiak balira bezala baina alegiak izan gabe, irakaspen moralik ez dakartenez. Narrazioa hitz neurtuz? Baladak, ez ote dira narrazioak? Ipui, istorio, kontutxo… Genero bat bere azpigeneroekin, agidanez.