1931

Urruzuno’tar Pedro Migelen Ipuiak. Argia-Euskal Esnalea edizioa. “Idazten danak sortzailearen nahia bateko badu, doai berezi bat derrigorrekoa dizute: irakurterrexa, irakurtzeko…

Urruzuno’tar Pedro Migelen Ipuiak. Argia-Euskal Esnalea edizioa. “Idazten danak sortzailearen nahia bateko badu, doai berezi bat derrigorrekoa dizute: irakurterrexa, irakurtzeko gogoa pizten duana, hasi bezin errex amaitu ahalakoa behar du. Eta ezer badute, hauxe bai Urruzuno zanaren irakurgaiak: behin hartu ezkero, uzten zailak dituzute. Zergatik? Erreka baztarrena jaio eta erreka inguruan dabiltzan arotz, ermentari, ijito eta beste ez ikasi guztien hizkuntza samur errexez jantziak datozelako”. Luzear-ek, El Dia egunkarian.

Laminak eta neskatilea, Errose Bustintzaren aurreneko kolaborazioa Euzkadi egunkarian, harreman luze ta emankor baten hasiera. Bustintzak herri ipuin tradizionaletan hartzen ditu gaiak eta istorioak, baina asmo eta helburu literario baten barruan, estiloz idazteko.

Légendes du Pays Basque, Jean Barbier. Delagrave, Paris. Egilearen beraren hitzaurrea. Frantsesez emanak baina ipuin guztien jatorrizkoa, euskaraz alegia, liburuaren amaieran emanik, erreferentzia gisa, farntsesezko zatia apaintzen duten Tillac ospetsuaren irudiak eskas. “Ce n’etaient pas lè des Contes que je pouvais enjoliver à plasir; c’etaient des Légendes que je devais recueillir pieusement pour les reproduire telles quelles”. Eta iritzi hauxe Pierre Loti eta konpainiari buruz, ipuinoz mintzo: “Destillez un jour un peu de notre âme basque, car vous en renfermez beaucoup plus que tels ou tels romans fameux qui, plus encore qu’à nos oreilles, sonnent faux, très douloureusement, à nos coeurs de basques”.