1973

Haurra ipuin denean, Zarauzko ikastolako haurrak. Kimu Saila. Anjel Lertxundiren sarrera. “Bi eta bi lau direla ikasi duzue. Egia da….

Haurra ipuin denean, Zarauzko ikastolako haurrak. Kimu Saila. Anjel Lertxundiren sarrera. “Bi eta bi lau direla ikasi duzue. Egia da. Munduko egia bikainenetakoa. Ongi, ongi. Baina bi eta bi zuhaitza dela esatea ez al da politagoa? Ahaztu zaitezte une batean matematikarekin. Ahaztu, bai. Zergatik aldietan triste egoten zarete? Edota alai? Edota haserrese? Erabili ezazue matematika edo gramatika, eta aztertu ezazue zuen alaitasuna. Alferrikakoak dituzue zatiki guztiak”.

Euskaldunen ipuin harrigarriak, Martin Etxeberria. Jakin. Proppek herri ipuinak ikerketzeko eredua gureei ezarria.

Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa-k 1970ean sortutako Premios Literarios Ciudad de Irun lehiaketak Ipuin Saria deitu zuen lehen aldiz: “El cuento es una narración breve que ha sido cultivada en lengua castellana, pero que necesitaba un estímulo en lengua euskera”. Gaztelaniaz poesia, saiakera eta nobela hartzen zuen; euskaraz poesia.