1975

Ipuin antzeko alegi mingotsak, Mikel Zarate. Leopoldo Zugaza Editor. “Nire alegiok ere mingots samarrak dira, gaurko idazgiro mingotsa lakoak, eta…

Ipuin antzeko alegi mingotsak, Mikel Zarate. Leopoldo Zugaza Editor. “Nire alegiok ere mingots samarrak dira, gaurko idazgiro mingotsa lakoak, eta haundientzako eginak, ez umeentzako. Garagardoturik dagoz, zuzentasun gose-egarriak sortutako mingostasuna darioe, zorion-irritsak bizituriko mingostasuna, paradisu-amesak irudimenean haundiagotutakoa”. Tamaina handiko liburua, azal plastifikatua, Jose Ignacio Andreuren azala eta barne margoak. Hogeita hamabost alegi moderno. “Resurrección Maria de Azkue idaz-sariketan leenengo saria”.

Ipui antzeko, Mikel Zarate. Gero. Sakelako edizio arrunta. Hogeita bi alegi, Leopoldo Zugazak argitaratuetan hautatuak.

Amezketa’ko Pernando, Anastasio Albisu. “Esan beharrik ez det, nere liburuxka hau G. Muxikak 1927garren urtean argitaratu zuan Pernando Amezketarra-tik atera dedala oso-osorik. Ez det, bada, nererik ezer, idazkera eta gertaerak lotzeko era baizik. Bainan lan honetxek egin dizkit atsegingarriagoak oraindik nere udako oporraldiak”.