Ataungo basagizona

Euskal Esnalea, 1913

Probintzin ez da izango beste herri bat Ataunen hainbe aitonume bizi danik. Soro punta bat, esparru txiki bat, txerrikume txiki bi, ahuntz bat ekarrean lotutzeko lekue eta sei bat oilo atarin ibiltzeko tokie izan ezkeroztik, ez du bizimodua ateratzeko inoren bildurrik.

Senarra, basagizona bada, amoñatzen dago udaberrie etortzeko. Martxoti hasten da basoa beira. Eosten ditu aizkora bi San Gergorioko ermenterin, egiten dizkie kirten bana kutxiloakin, eta baezpada beste aizkora kirten bat ere egiten du denbora pasa bezela, hau erreserban eukitzeko.

Badabil uzkur-muzkur lantegia nun izango ote dan galdezka. Jai goizean meza ondorean, juntatzen die koadrilak elizatarin, zaharrak belar piska bat pipan erreaz, eta gazteak, petaka atea polsiluti, papel bat ezpainian zinzilika, tabakoa esku zabalean apurtuaz egiten dute zigarroa, eta han dare txistua bota, kea atea, egualdii beira, basoa goora, basoa behera, noekin ajusteak egin eta hileko zenbatean ezin suma bezela. Mutiko koskorrak hamabina duro eta mantenue eta aizkora libre, opor gabe, berrogeien itzulik, ontzako bat opor gabe: hoola apuntatzen die mutil-nausi batekin.

Andreak galde egiten die:

— Ezer egin dezu?

Eta gizonak erantzuten dio…

— Bai, Jospantoni —lana ustez bilatu deu.

— Zenbatean? Ongi samar?

— Ontzako bat opor gabe eta jakie neretik.

— Amoñatua! Ez da asko. Eta auzoko Berraño zenbatean da? — Nik bezela egin du tratoa.

— Eta mutil-nausi zein da?

— Saletxeko Prasko Antonio.

— Eta noiz joateko?

— Martxoan hogeia luzenen dala. Prakak konpontzen laster hasi beharkozu, praka berri bat ee Pillifrankatik ekarri beharkozu, eta gaztai pare bat ee jakitako merke samar ekarriko baziñuz…

— Bai, nee gizona, ekarriko izut. Basoa gosea da, ta hoik behinepehinen ekarriko dizkizut.

Eta astelehen batean, euna baina lehenago, aizkora, gaztaia, praka eta prusa bizkarrean hartuta, badihoaz Urbasa mendia, txakur bat atzetik katean, txaolai kontu hartzeko dutela. Gazte bat alprejetak zinta gorriz lotuta, pañelo gorri bat lepoon eta txilibitua joaz aurretik dutela, badihoazte, aupa mutilak!, mendie goora.

Andra bat ateatzen da txistu soinura, esanaz…

— Amoñatue! Basa-gizonak bazihoazten. Noa zoazie, etxekook?

— Basoa, Pazkoa Maiatzakoa arte.

— Jainkoak beinka zaizuela, ongi ibili.

Eta hurrengo goizetik, zinatu, lanteiai beiratu, aizkora igurtzi, eta…

— Mutilak, nun eingo degu txaola?

— Hor, zelai un hontan, haize babesean, laiotzetik piska bat hununzago, Iturrigorri ere hemendik erosogo izango diau.

Eta hemen pasatzen due udaldia, bi otordutan baba beltza gantzakin gozatuaz, torteroak taloak erreaz, eta iluntzean kamainea joaten dienean gaztai miko-miko bat janaz.

Hemezortzi ordu lan, sei lotan, eta ikara eozten hasi ezkeroztik bi ordu gehieneko kamainen txillarran gaineen lo eginaz: eta pozik oporrik ez danean.

Mutillak: bizitzen ikasteko, ataundarrakin ikazkinzaa joan urte pare batean, nahi baazue mutil-nausi eta nahi baazue basa-gizon.